Gereziondoa landatu dugu.

  1. 2021-06-16 |

Udalaren Oinherri egitasmoaren barruan Pirritx, Porrotx eta Marimototxek utzitako Gereziondoa landatu genuen atzo Pilarreneako parkean, Jubilatu Elkarteko partaideekin eta Udaleko ordezkariekin batera. 

Gereziondoa generazio ezberdinen arteko lankidetza, parte-hartzea eta auzolana bezalako baloreen sinbolo izango da hemendik aurrera. 

Egin zen ekitaldi xumeari buruz Goierri Telebistak emandako albistea ikusi nahi baduzue, klikatu beheko argazkiaren gainean.