AITA IPARRAGIRRE HLHI
IDIAZABALGO HERRI ESKOLA

-
HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
- 2023-04-26
Ikasleek iraileko hamaiketako osasuntsua gustuko izan zutela eta, errepikatu egin dugu gaur ere. BEGIRA, BEGIRA!!
-
-
IÑAUTERIETAKO MOZORRO FESTA
- 2023-02-21
Aspaldiko partez, iñauteri festan herrian zehar mozorrotuta ibili ginen txaranga musikaz alaiturik.
Ondoren futbitoan Guraso Elkarteak txokolate beroa prestatu zigun!!
GORA IÑAUTERIAK!!!
-
2021EAN JAIOTAKO UMEEN MATRIKULATZEA
- 2023-02-07
2021ean jaiotako haurrak matrikulatzeko epea otsailaren 13tik (astelehena) otsailaren 24ra (ostirala) zabalik egongo da.
Datozen egunetan etxeetan jasoko duzue matrikulatzeko beharrezkoak dituzuen dokumentazioarekin kartazal bat.
Dokumentazio hori bete eta eskolara ekarri behar diguzue. Horretarako IDAZKARITZAN HITZORDUA hartu behar duzue 943 899 149 telefonora deituz. (Haritz)
-
Haur Hezkuntzako ikasleen danborrada.
- 2023-01-20
Haur Hezkuntzakoen eskutik Danborradaz gozatzeko aukera izan dugu aurtengoan ere. BEGIRA! BEGIRA!
-
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA.
- 2023-1-13
Aurtengoan ere ez ziren gurekin ahaztu Olentzero eta Mari Domingi!! Napo astoa belardian utzi eta eskolako guraso diren Abel (trikitia), Lierni (panderoa) eta Igor (gitarra) lagun zituztela iritsi ziren gurera. Beti bezala zakua pasintxiz beteta zutelarik azaldu ziren gure ikasleen gutunak jasotzera.
BEGIRA, BEGIRA!!!!
-
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA
- 2022-11-28
Aurreko ostiralean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, gaiari buruz hitz egin eta orohar indarkeria guztien aurkako kontzientzia lantzeko ekintzak burutu genituen.
Aurtengoan zuhaitz baten irudian indarekeriaren aurkako mezuak itsatsi ditugu.
-
EUSKARALDIA: HITZEZ EKITEKO GARAIA
- 2022-11-18
Gaur hasi da 3. Euskaraldia, euskararen aldeko ariketa erraldoia.
-
URRIAK 24, KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2022
- 2022-10-28
Urriaren 24ean Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, gure Lurraren jasangarritasunari modu egokian eusteko kontzientziazioa lantzea inoiz baino beharrezkoagoa den garai hauetan, ikasleekin horrekin lotuta hainbat jarduera burutu genituen.
-
KORRIKA TXIKIA 22
- 2022-05-02
Iaz Korrika ospatzerik ez genuela izan eta, aurtengorako ikeragarrizko gogoarekin geunden denok!!
BEGIRA, BEGIRA!!!
-
Berdintasunean 1 !!!!!!!
- 2022-04-01
Urtero bezala, gaur BERDINTASUNEAN 1 eguna ospatu dugu, pertsonok ditugun gaitasun anitzen inguruan kontziente egiteko eta sentsibilizatzeko eguna.
Goizean ARANSGIko 4 partaide etorri dira ikasleekin gorrek beraien egunerokotasunean izaten dituzten zailtasun eta traben inguruan lanketa egiteko.
Arratsalsean LIP DUB-a grabatu dugu gizartean pertsona guztientzat aukera berdintasuna aldarrikatuz.
-
ESKERRIK ASKO AITA MARIKO ERRESKATATUENTZAKO BILKETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!
- 2022-03-17
6. mailako ikasleek Aita Mariko kapitainarekin eta "Itsas Salbamendu Humanitarioa" GKE-ko erizainarekin mantendutako elkarrizketatik, erreskatatuentzat bilketa bat egiteko konpromezua atera zen.
Aste honetan egin dugu bilketa eta oso arrakastatsua izan da. ESKERRIK ASKO parte hartu duzuen guztioi! Ikasle, irakasle eta guraso bakoitzak egin dugun ekarpenak egoera zaurgarrienetan dauden horiei esku bat botatzeko balioko du.
-
MARTXOAK 8KO LANAK
- 2022-03-08
Atzo, martxoak 8, egunerokoan emakumeen eskubideak aldarrikatzeaz eta gauzatzeaz kontziente izateko lanak egin genituen eskolan.
Grafitian marraztu behar genuen emakumearen irudia aukeratzeko, ikasleen proposamenak entzun eta beraien arteko bozketa baten ondorioz, ANE MINTEGI izan zen aukeratua (herriko tenislari gaztea eta eskolako ikasle ohia).
Ohore bat da guretzako emakumeen eskubideak aldarrikatzeko sinbolo gisa Aneren irudia edukitzea eskolako horman.
-
Mozorro festa eskolan!!!
- 2022-03-01
Aukera ezberdinak aztertu genituen arren, azkenean aurten ere, herrian zehar egin ohi dugun mozorro desfilea ez egitea erabaki genuen. Oraindik ere gaixotasuna gure artean baitabil.
Ea hurrengo urtean ihauteriak behingoz normaltasunez ospatzeko aukera izaten dugun.
-
AITA MARI ITSASONTZIAREKIN KONEXIOA
- 2022-02-07
2017an, Mediterraneo Erdialdeko etorkinen egoera tragikoa ikusita, erankunde eta boluntario askori esker AITA MARI proiektua martxan jarri zuen ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA Gobernuz Kanpoko Erankundeak. Hegaluzeak harrapatzeko erabiltzen zen itsasontzi bat Mediterraneoko uretatik pertsonak erreskatatzeko zaharberritu zuten
Aurreko astean, 6. mailako gure ikasleek (bideo-dei bidez), Gobernuz Kanpoko Erankunde horretako kide batekin eta Aita Mari Itsasontziko Kapitainarekin egoteko aukera izan zuten Lanpedusa ingurutik zuzen-zuzenean konektatuta. Erakundearen helburuei, erreskateen gorabeherei, etorkinen egoerei... buruz hitz egin zuten, itsasontzia ezagutzeko aukera ere izan zuten.
ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak kolaborazio bat egiteko aukera eman digu eskola komunitateko partaideoi. Baina honen berri aurrerago emango dizuegu.
-
OSAKIDETZAKO MURRIZKETEK HEZKUNTZAN ERAGINA DUTE!!!
- 2021-12-22
Azkenaldian eskolan izan ditugun Covid kasuen kudeaketak sortzen digun ziurgabetasuna eta lan-karga salatzeko; gaur, abenduak 22 asteazkena 13:00an, Herri Eskolako irakasleak Idiazabalgo anbulategiko mediku eta erizainekin elkartu gara.
-
EUSKARA EGUNA!!!!!
- 2021-12-3
Hasiera batean Euskara Eguneko emanaldia kiroldegian neurriak zainduz denok batera egiteko asmoa bagenuen ere, birusa eskolan azaldu zaigula eta, badaezpda bakoitzak bere gelan dantza egin beharrean izan gara. Hala eta guztiz ere, egoerarik xelebreenetan ere umorea aurretik jarri eta beti bezala ederto pasa dugu!!!
Ea 2022. urteko Euskara Eguna "normal" ospatzeko aukera izaten dugun...
-
AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
- 2021-11-26
"Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean" gaiari buruz hitz egin eta orohar indarkeria guztien aurkako kontzientzia lantzeko ekintzak burutzen ditugu.
Aurtengoan Haur Hezkuntzako ikasleek apaindutako beiztoan edo lazoan Lehen Hezkuntako ikasleek egindako lanketatik ateratako mezuak itsatsi genituen.
-
ESKOLAKO IKASLEAK LASARTEKO KROSEAN IZAN ZIREN ASTEBURUAN.
- 2021-11-10
Aurreko asteburuan "Donostiako LCV Nazioarteko Krosa" ospatu zen, "Lasarteko Krosa" bezala ezagunagoa dena.
Bertan parte hartu zuten gure eskolako 3. mailatik 6. mailara arteko hainbat ikaslek.
Beraien ahalegina txalotzen dugu eta horrelako ekintzetan parte hartzen jarraitzera animatzen ditugu guztiak. Aupa neska-mutilak! Eman egurra!
Guztien artean ezin aipatu gabe utzi Mikel Garmendia Iparragirre, alebinen mailan 1. postua lortu baitzuen. Zorionak Mikel!!
-
GURASO BILEREN DATAK
- 2021-09-23
2021-2022 ikasturtea martxan jarri dugun honetan, maila eta gela bakoitzean izango dugun antolakuntza, ordutegia, irakasleak, ekintzak, etab. azaltzeko bileretara deitzen zaituztegu.
- - Gela bakoitzeko aforoak kopuru egokietan mantentzeko, bilerara familia bakoitzeko partaide bat bakarrik etortzea eskatzen dizuegu.
- - Lehen Hezkuntzako (LH) bilera bakoitza dagokion ikaslearen ohiko gelan izango da.
- - Haur Hezkuntzako (HH) bilerak HH 5ekoen gelan izango dira. (HH 4koena izan ezik, hauen bilera prefabrikatuan bertan izango da)
- - Datak eta ordutegiak honako hauek izango dira:
Irailak 27 astelehena:
· LH 5A: 16:30ean.
· LH 5B: 17:30ean.
· LH 6A: 17:00an.
· LH 6B: 17:00an.
Irailak 28 asteartea:
· LH 1: 16:45ean.
· LH 2A: 16:45ean.
· LH 2B: 16:45ean.
Irailak 29 asteazkena:
· HH 5: 16:00an.
Urriak 4, astelehena:
· HH 3: 16:45ean.
· HH 4: 16:45ean.
Urriak 5, asteartea:
· LH 3A: 17:00an.
· LH 3B: 17:00an.
· LH 4A: 17:00an.
· LH 4B: 17:00an.