Gure herriko udal liburutegiko erabiltzailea izan nahi baduzu, hemen luzatzen dizuegu BAZKIDE TXARTELA ateratzeko aukera:
1) Deskargatu beheko imprimakia eta bete zure datuekin.
2) Liburuzainari entregatu Udal Liburutegian, edo
3) Bidali sinatuta liburuzainari ondorengo helbide elektronikora: liburutegia@idiazabal.eus
Idiazabalgo Udal Liburutegia EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREAren barnean dago, zerbitzu honi esker sare horren barnean dauden liburutegietako edozein liburu eskura daiteke.
Beste liburutegi batetatik liburua ekartzea nahi duenak, liburuzainarekin harremanetan jarri behar du (goiko emaila erabiliz) eskaria egiteko. Normalean, eskatutako liburu edo baliabidea astebete baino lehenago iritsiko da Idiazabalgo Udal Liburutegira eta ohiko mailegu epea izango du bazkideak liburua irakurri eta itzuli ahal izateko.
Sare horren barnean dauden liburutegietako ARTXIBOA kontsultatu nahi izanez gero, KLIK azpiko irudiaren gainean.