AITA IPARRAGIRRE HLHI

IDIAZABALGO HERRI ESKOLA

  • NIRE GORPUTZA DA!!

    1. 2021-03-17

    Martxoak 8ko proiektu bateratuan musikan gure ikasleek egindako lana duzue hau.

    NIRE GORPUTZA DA!

  • MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

    1. 2021-03-09

    Urtero bezala, martxoaren 8an, emakumeen eskubide berdintasuna aldarrikatzeko tartea hartzen dugu. 

    Aurtengoan astebeteko proiektu bateratua egin dugu eskolako etapa eta maila guztietan. Proiektu honetan historian zehar eta gaur egun funtsezko papera izan duten emakumeen ausardia eta determinazioa ikusi, aztertu, baloratu... eta aurrera begira berdintasun osoa lortzeko lanketa egiten dugularik. 

    GORA BORROKA FEMINISTA!! 

     

  • MOZORRO FESTA GELAN!!

    1. 2021-2-16

    Aurtengoan ezin izan dugu desfile eta dantza emankizunik egin.

    Baina Ihauterietan zerbait desberdina egin beharra genuela garbi genuen, beraz, geletan musukoak eta antifazak apainduz, erropa zaharrekin mozorrotuz, dantzatuz... ospatu dugu. 

    BEGIRA, BEGIRA!!! 

     

  • "SAKELEKOAK, GURASOAK ETA SEME ALABAK" HITZALDIA.

    1. 2021-02-16

    Datorren asteartean Iratxe Esnaolak telefono mugikorren, sare sozialen... hasierako hastapenetan familiak kontuan izan beharreko hainbat konturen inguruko hitzaldia eskainiko digu.

    Covid-a dela eta, aurtengo hitzaldian parte hartzeko 25 laguneko aforoa izango dugu.

    Izen-ematea familiei eskolako postara bidalitako loturaren bidez egin behar da. Izen-ematea familiako kide bakarrak egin ahal izango du eta lehenengo apuntatzen diren 25 lagunei astelehenean bidaliko diegu onartze-jakinarazpena.

    NOIZ: Otsailaren 23 asteartea 17:00an.

    NON: Eskolako HH 5 gelan.

    NORENTZAT: Gurasoentzat. (14:30etik 16:30era LH 5. mailako ikasleekin egongo da) 

    Iratxe Esnaola (Informatika ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta gai hauen inguruan aditua)

     

  • danborrak dantzan!!

    1. 2021-1-22

    Urteroko usadioari jarraituz, asteazkenean Donostia eguna ospatu genuen eta Haur Hezkuntzako ikasleek danborrada eskaini ziguten.

    Pandemia egoera dela eta, aurtengoan ezin izan genizuen gurasoei gonbidapena luzatu, ea hurrengo urtean berriro denok elkarrekin egoteko aukera dugun.

     

  • 2019AN JAIOTAKO UMEEN MATRIKULATZEA

    1. 2021-01-11

    2019an jaiotako haurrak matrikulatzeko epea urtarrilaren 18tik (astelehena) urtarrilaren 29ra (ostirala) zabalik egongo da. 

    Datozen egunetan etxeetan jasoko duzue matrikulatzeko beharrezkoak dituzuen dokumentazioarekin kartazal bat.

    Dokumentazio hori bete eta eskolara ekarri behar diguzue. Horretarako, covid19 dela eta, IDAZKARITZAN HITZORDUA hartu behar duzue 943 187 151 telefonora deituz. (Saioa)

     

  • OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BISITAN AURTENGOAN ERE!!

    1. 2020-12-23

    Aurtengoan inoiz baino gehiago gogoratu omen dira Olentzero eta Mari Domingi eskolako ikasleekin, izan ere, enteratu omen dira oso ondo portatzen ari dela ikaslego guztia pandemiaren garai hauetan. 

    Beraien maskarilla eta guzti etorri zaizkigu, talde egonkorrak errespetatuz egin dituzte bisitak.

    Eskerrik asko bioi!!! Hurrengo urtean ere zain izango gaituzue!!

     

     

  • EUSKARA EGUNA 2020

    1. 2020-12-03

    Aurtengoan ezin izan dugu "ohiko" Euskara eguneko ospakizuna egin, baina horrek ez du esan nahi geldi egon garenik.

    Euskaraldiak eman digu majina bat aitzakia Euskararen erabilerari buruzko lanketak, hausnarketak, lanak eta noski dantzak egiteko!!!

    Egin dugunaren laburpentxo batekin bideoa prestatu dugu. BEGIRA, BEGIRA!!

     

  • TRATU ONEN EGUNA 2020

    1. 2020-11-30

    Azaroaren 25ean EMAKUMEEGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA izan zen. 

    Guk ere urtero bezala ekintza ezberdinak burutu genituen genero berdintasunaren alde eta tratu txarrak salatuz. 

    Iaz egindako TRATU ONEN DEKALOGOARI "covid19"-aren eraginez eman litezkeen "tratu on" berriak erantsi genizkion, eskola sarreran "TRATU ONAK BAI, INDARKERIARIK EZ!" murala egin genuen eta geletako leihoetan ZAPATA GORRIAK jarri genituen Idiazabalgo AIZAN TALDE FEMINISTAren ekimenarekin bat eginez.

     

     

  • EUSKARALDIARI HASIERA EMAN DIOGU!!

    1. 2020-11-20

    Azaroaren 20tik abenduaren 4ra EUSKARALDIA ospatuko dugu eskolan ere.

    Herri eskola oso eremu euskalduna badugu ere, ondo etortzen dira horrelako iniziatibak Euskarari buruz ditugun ohiturei buruz hausnartu eta kontzientziazio lanak egiteko. 

    Hainbat ekintza burutuko ditugu hurrengo egunetan: Euskaraldiko abestiaren eta bertso edo kopla ezberdinen lanketa, euskalki ezberdinen lanketa, belarriprest eta ahobizi irudien esanahia eta margoketa, ZIRIKA irratian saioa, eskolako atarian hormirudia...

    HEGAN EGIN EUSKARAZ!!!

    365 EGUN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!

     

  • JANGELAKO LANGILEEN GREBA DEIALDIA

    1. 2020-10-20

    EAEko  sindikatuek jangelako lan baldintzak hobetzeko hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Horien artean, urriaren 21ean, 27an eta 29an greba deialdia luzatu dute jangeletan.

    Gure eskolako langileek bozketa egin ondoren, jangelako eta sulkaldeko langileek greba egitea erabaki duten arren, Hezkuntza Sailak jakin arazi dituen zerbitzu minimoak hauek izango dira:

    - 2 begirale eta sukaldeko 2 langile.

    Hau horrela, ezin dugu jangelako ohiko zerbitzua izango denik bermatu.

    OHARRA: Eskolako garraioak betiko ordutegia izango du.

  • IKASTETXEKO "COVID19aren AURREAN ZER-NOLA JARDUTEKO PROTOKOLOA"

    1. 2020-10-22

    Covid19aren zabaltzea ikastetxean ekiditeko protokoloa partekatzen dugu. (klikatu bere gainean deskargatzeko)

    Irailaren 3an eskolako Ordezkaritza Organo Gorenak onartua dagoen arren, ez dugu ahaztu behar Osasun Sailak edo Hezkuntza Sailak momentuaren arabera eska ditzakeen aldaketen arabera protokolo hau ere moldatu egingo dela.

     

    1. COVID 19 Protokoloa Osorik by AITA IPARRAGIRRE on Scribd

  • DRIVE formakuntza gurasoentzat.

    1. 2020-10-09

    Irailean Protokoloa azaltzeko bileretan gurasoentzako DRIVE aplikazioari buruzko formazio baten eskaintza egin genizuen. 

    Bertan izena eman zenutenoi aste honetan bidali dizuegu 10 laguneko taldeetan apuntatzeko izen-emate orria.

    Formazio hauen datak urriaren 14 asteazkena eta urriaren 28 asteazkena izango dira.

  • GURASO BILEREN DATAK

    1. 2020-10-09

    Irailean "covid19aren aurrean zer-nola jarduteko protokoloa" azaltzeko bilerak egin ondoren, orain urrian 2020-2021 ikasturtean zehar maila eta gela bakoitzean izango dugun antolakuntza, ordutegia, irakasleak, ekintzak, etab. azaltzeko bileretara deitzen zaituztegu.

    Bilerak 10 lagunekoak izan behar dutenez, tutore bakoitza jarriko da harremantetan zuekin tokatzen zaizuen eguneko ordutegia zehazteko.

    Bileretarako egunak honako hauek izango dira:

    HAUR HEZKUNTZA: urriak 14 asteazkenean.

    LH 1 eta LH 2 : urriak 15 ostegunean.

    LH 3 eta LH 4: urriak 19 astelehenean

    LH 5 eta LH 6: urriak 20 asteartean

     

  • 2020-2021 ikasturteko egutegia

    1. 2020-6-23

    2020-2021 ikasturterako Eskola Kontseiluak onartutako egutegia partekatzen dugu zuekin. KLIKATU bere gainean deskargatzeko.

                                            

  • 2020-2021 IKASTURTEKO HH2KO GURASOEKIN BILERA

    1. 2020-6-18

    Datorren astelehenean bilera izango dugu 20-21 ikasturteko HH 2 urteko ikasleen gurasoekin. Bertan, ikastetxearen funtzionamentuari, gelako antolamenduari, egokitzapenari... buruz informazioa eskainiko da.

     

    NOIZ: Ekainak 22 astelehenean, 16:00an.

    NON: Eskolako HH5eko gelan.

     

     

  • 2020-2021 IKASTURTERAKO JANGELA ETA ZAINTZA ZERBITZUEN AURREIKUSPENA

    1. 2020-6-5

    Urtero, ekainean, jangela eta zaintza zerbitzuen aurreikuspena egiteko ikasleen bidez izen-emate orriak bidaltzen ditugu etxeetara. Aurten aurkitzen garen egoera berezia dela eta, posta elektroniko bidez bidali dizuegu 2 formulario (bata jangelakoa eta bestea zaintzakoa) izen-ematea burutzeko. 

    Formularioa erabiltzaileek bakarrik bete behar dute ekainaren 12 ostirala baino lehen, seme-alaba bakoitzeko formulario bat.

    Gogoratu:

    - Jangela zerbitzua aste osoan zehar, egun zehatzetan edo puntualki erabili daitekeela. Puntualki erabiliko dutenek ez dute zertan formularioa bete. (kasu horietan jangelako arduradunari aurreko egunean jakinaraztearekin nahikoa izaten da.) 

    - Zaintza zerbitzua goizeko 7:30etik 9etara eskaintzen da.

     

     

  • EKAINEAN IRAKASLEOK IKASTETXEAN IZANGO GARA.

    1. 2020-6-1

    COVID19aren ondorioz itxialdian egon ginen egunetan telelana egiteko agindua jaso genuen. Orain, Hezkuntza Sailaren jarraibide berriak iritsi zaizkigu, bertan IRAKASLEOK EKAINEAN IKASTETXERA bertaratu behar dugula esaten zaigu.

    Beraz, hemendik aurrera ikastetxean izango gara. Edozertarako eskolara etorri behar duen edonork maskara edo musukoarekin etorri behar duela gogorarazten dizuegu.

    Ikasleon itzulerari buruz oraingoz ez dugu ofizialki inongo jarraibiderik jaso. 

  • ESKOLA ETENALDIAN ERE IKASLEAK ARTISTA!!

    1. 2020-03-30

     

    Irakasleok ikasleontzako egindako bideoari jarraipena emanez; ikasleek eta familiek irudimena martxan jarri eta lagunei eta irakasleoi animoak emateko bideoa hau grabatu dute.

    Ia 100 familiek parte hartu dute ekimen honetan, beraz guztioi ESKERRIK ASKO!

    DISFRUTATU!!

     

  • IKASLEENTZAKO IRAKASLEON BIDEOA.

    1. 2020-03-23

    Etxean denbora luzez egotea tokatzen zaigun egun hauetan ikasleekin gogoratzen garela eta; irakasleoi, ikasleei animoak emanez bideo bat grabatzea okurritu zaigu.

    Bakoitzak bere etxetik eta teknologiaren laguntzaz nahiko parre egiteko balio izan digu guri ere.

    Zea Mays taldearen "Negua joan da ta" abestia aukeratu dugu azkar amaitzea espero dugun etxeko itxialdi hau irudikatzeko. Irakasle bakoitzak irudimena dantzan jarri eta bere aletxoa jarri du.

    Espero dugu zuen gustukoa izatea! hau da lan horren emaitza: