AITA MARI ITSASONTZIAREKIN KONEXIOA
- 2022-02-07 |
2017an, Mediterraneo Erdialdeko etorkinen egoera tragikoa ikusita, erankunde eta boluntario askori esker AITA MARI proiektua martxan jarri zuen ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA Gobernuz Kanpoko Erankundeak. Hegaluzeak harrapatzeko erabiltzen zen itsasontzi bat Mediterraneoko uretatik pertsonak erreskatatzeko zaharberritu zuten
Aurreko astean, 6. mailako gure ikasleek (bideo-dei bidez), Gobernuz Kanpoko Erankunde horretako kide batekin eta Aita Mari Itsasontziko Kapitainarekin egoteko aukera izan zuten Lanpedusa ingurutik zuzen-zuzenean konektatuta. Erakundearen helburuei, erreskateen gorabeherei, etorkinen egoerei... buruz hitz egin zuten, itsasontzia ezagutzeko aukera ere izan zuten.
ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak kolaborazio bat egiteko aukera eman digu eskola komunitateko partaideoi. Baina honen berri aurrerago emango dizuegu.