AITA IPARRAGIRRE HLHI

IDIAZABALGO HERRI ESKOLA

  • IKASTETXEKO "COVID19aren AURREAN ZER-NOLA JARDUTEKO PROTOKOLOA"

    1. 2020-9-17

    Covid19aren zabaltzea ikastetxean ekiditeko protokoloa partekatzen dugu. (klikatu bere gainean deskargatzeko)

    Irailaren 3an eskolako Ordezkaritza Organo Gorenak onartua dagoen arren, ez dugu ahaztu behar Osasun Sailak edo Hezkuntza Sailak momentuaren arabera eska ditzakeen aldaketen arabera protokolo hau ere moldatu egingo dela.

  • 2020-2021 ikasturteko egutegia

    1. 2020-6-23

    2020-2021 ikasturterako Eskola Kontseiluak onartutako egutegia partekatzen dugu zuekin. KLIKATU bere gainean deskargatzeko.

                                            

  • 2020-2021 IKASTURTEKO HH2KO GURASOEKIN BILERA

    1. 2020-6-18

    Datorren astelehenean bilera izango dugu 20-21 ikasturteko HH 2 urteko ikasleen gurasoekin. Bertan, ikastetxearen funtzionamentuari, gelako antolamenduari, egokitzapenari... buruz informazioa eskainiko da.

     

    NOIZ: Ekainak 22 astelehenean, 16:00an.

    NON: Eskolako HH5eko gelan.

     

     

  • 2020-2021 IKASTURTERAKO JANGELA ETA ZAINTZA ZERBITZUEN AURREIKUSPENA

    1. 2020-6-5

    Urtero, ekainean, jangela eta zaintza zerbitzuen aurreikuspena egiteko ikasleen bidez izen-emate orriak bidaltzen ditugu etxeetara. Aurten aurkitzen garen egoera berezia dela eta, posta elektroniko bidez bidali dizuegu 2 formulario (bata jangelakoa eta bestea zaintzakoa) izen-ematea burutzeko. 

    Formularioa erabiltzaileek bakarrik bete behar dute ekainaren 12 ostirala baino lehen, seme-alaba bakoitzeko formulario bat.

    Gogoratu:

    - Jangela zerbitzua aste osoan zehar, egun zehatzetan edo puntualki erabili daitekeela. Puntualki erabiliko dutenek ez dute zertan formularioa bete. (kasu horietan jangelako arduradunari aurreko egunean jakinaraztearekin nahikoa izaten da.) 

    - Zaintza zerbitzua goizeko 7:30etik 9etara eskaintzen da.

     

     

  • EKAINEAN IRAKASLEOK IKASTETXEAN IZANGO GARA.

    1. 2020-6-1

    COVID19aren ondorioz itxialdian egon ginen egunetan telelana egiteko agindua jaso genuen. Orain, Hezkuntza Sailaren jarraibide berriak iritsi zaizkigu, bertan IRAKASLEOK EKAINEAN IKASTETXERA bertaratu behar dugula esaten zaigu.

    Beraz, hemendik aurrera ikastetxean izango gara. Edozertarako eskolara etorri behar duen edonork maskara edo musukoarekin etorri behar duela gogorarazten dizuegu.

    Ikasleon itzulerari buruz oraingoz ez dugu ofizialki inongo jarraibiderik jaso. 

  • ESKOLA ETENALDIAN ERE IKASLEAK ARTISTA!!

    1. 2020-03-30

     

    Irakasleok ikasleontzako egindako bideoari jarraipena emanez; ikasleek eta familiek irudimena martxan jarri eta lagunei eta irakasleoi animoak emateko bideoa hau grabatu dute.

    Ia 100 familiek parte hartu dute ekimen honetan, beraz guztioi ESKERRIK ASKO!

    DISFRUTATU!!

     

  • IKASLEENTZAKO IRAKASLEON BIDEOA.

    1. 2020-03-23

    Etxean denbora luzez egotea tokatzen zaigun egun hauetan ikasleekin gogoratzen garela eta; irakasleoi, ikasleei animoak emanez bideo bat grabatzea okurritu zaigu.

    Bakoitzak bere etxetik eta teknologiaren laguntzaz nahiko parre egiteko balio izan digu guri ere.

    Zea Mays taldearen "Negua joan da ta" abestia aukeratu dugu azkar amaitzea espero dugun etxeko itxialdi hau irudikatzeko. Irakasle bakoitzak irudimena dantzan jarri eta bere aletxoa jarri du.

    Espero dugu zuen gustukoa izatea! hau da lan horren emaitza:

     

  • AURRENERABEZAROARI BURUZKO HITZALDIA

    1. 2020-3-6

    Datorren ostegunean 6. mailako gurasoentzat hitzaldia eskainiko digu Beatriz Ezeizak aurrenerabezaroari buruz.

    Beatriz Ezeiza psikopedagoga, irakaslea eta gai hauen inguruan aditua da. 

    14:30etatik 16:30etara LH 6. mailako ikasleekin egongo da eta ondoren gurasoentzako tartea izango du.

    NOIZ: Martxoaren 12 osteguna 17:00an.

    NON: Eskolako musika gelan.

    NORENTZAT: L.H. 6. mailako gurasoentzat.

     

     

  • "SAKELEKOAK, GURASOAK ETA SEME ALABAK" HITZALDIA.

    1. 2020-02-26

    Datorren ostegunean guraso guztientzat hitzaldia eskainiko digu Iratxe Esnaolak, telefono mugikorren hasierako hastapenetan familiak kontuan izan beharreko hainbat pauta emango dizkigularik.

    Iratxe Esnaola informatika ingeniaria, unibertsitateko irakaslea da eta gai hauen inguruan aditua da. 

    14:30etatik 16:30etara LH 5. mailako ikasleekin egongo da eta ondoren gurasoentzako tartea izango du.

    NOIZ: Martxoaren 5 osteguna 17:00an.

    NON: Eskolako musika gelan.

    NORENTZAT: Guraso guztientzat.

     

  • ostiraleko ihauteri festan bikain pasa genuen!

    1. 2020-02-25

    Aurreko ostiralean ospatu genuen ihauteria herrian.

    Bertan musika estilo ezberdinetako jarraitzaile eta dantzariak bildu ziren, hala nola; mariatxiak, txarangak, countryzaleak eta nola ez heavy iletsuak...

    Ederki pasa genuen, hurrengo ihauterien zain gaude dagoenerako.

     

  • Badatoz 2020ko ihauteriak !

    1. 2020-02-18

    Urtero bezala, datorren ostiralean, hilak 21, IHAUTERIAK ospatuko ditugu eskolan.

    Aurten MUSIKA ESTILO EZBERDINAK gaia erabiliko dugu mozorrotzeko.

    Festa Plazako Futbitoan izango da:

    • 15:15ean Desfilea kale nagusian zehar.
    • 15:45ean Futbitoan dantza egingo dugu.
    • Ondoren Guraso Elkarteak antolatutako txokolatada.

    Oharrak:

    • 14:30ean, haurrak etxetik mozorrotuta etorri behar dute.
    • Jantokian geratzen diren ikasleak mozorroa poltsa batean ekarri behar dute bazkaldu ondoren janzteko.
    • Haur Hezkuntzako ikasleen berokiak eskolan geratuko dira asteartea arte.
    • HH2ko ikasleak: Eskolan geratzen diren haurrak siesta ondoren futbitora  joango dira. Etxean bazkaltzen duten haurrak berriz, jantzita ekartzea animatzen zeratenak 15:45ean futbitora etorri.
    • Saioa bukatu ondoren, haurrak bertan jasoko dira.

     

    ZU ERE MOZORROTUTA ETORTZEA BIKAINA LITZATEKE!

  • URTARRILAREN 30ean GREBA

    1. 2020-01-24

    Aita Iparragirre HLHIko irakasle klaustroak eta jangelako langileek URTARRILAREN 30 OSTEGUNEAN ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE eta EHNE sindikatuek deituriko grebarekin bat egingo dugu. Gutxieneko zerbitzuak baino ez dira egongo eta ondorioz ikastetxera etortzen diren ikasleen segurtasuna bermatzea zaila izango da. Gomendatzen da ikasleak egun horretan eskolara ez bidaltzea.

    Aita Iparragirre Herri Eskolako irakasle klaustroa eta jangelako langileak.

     

  • 2018AN JAIOTAKO UMEEN MATRIKULATZEA

    1. 2020-01-23

    2018an jaiotako haurrak matrikulatzeko epea urtarrilaren 27tik (astelehena) otsailaren 7ra (ostirala) zabalik egongo da. (*)

     

    Datozen egunetan etxeetan jasoko duzue matrikulatzeko beharrezkoak dituzuen dokumentazioarekin kartazal bat.

     

    Matrikula egitera eskolara etortzen zaretenean dokumentazio hori beteta ekarri behar diguzue.

     

    Idazkariaren ordutegia hau da:

    • Astelehena 9:00-12:30
    • Asteartea 10:00-12:30
    • Asteazkena 9:00-12:30
    • Osteguna 14:30-16:30
    • Ostirala 14:30-16:30

     

    (*) Gogoratu otsailaren 3 eta 4ean herriko festak direla eta, ez garela ikastetxean izango.

     

  • DANBORRADA ESKOLAN

    1. 2020-01-24

    Astelehenean Donostia eguna ospatu genuen eskolan. Usadioari jarraituz, eskolako txikienek lau abesti eskaini zizikiguten:

    - Donostiako martxa

    - Diana

    - Iriyarena

    - Izalgo martxa

    BEGIRA, BEGIRA!!

     

  • AURTENGOAN ERE MARI DOMINGI ETA OLENTZERO BISITAN IZAN DITUGU.

    1. 2019-12-20

    Urteroko usadioari jarraituz Mari Domingi eta Olentzero etorri zitzaizkigun bisitan.

    Ilusioa eta pasintxiak ekarri zizkiguten, eskerrik asko bioi!!!

     

  • Dantzan eta kantuan, EUSKARA EGUNA ospatu genuen abenduaren 3an.

    1. 2019-12-05

    Urteroko ohiturari jarraituz, aurtengoan ere ospatu dugu EUSKARA EGUNA eskolan.

    Beti esaten dugun bezala, egun batez ospatzen badugu ere, urteko 365 egunetan ekin behar diogu Euskarari.

    Maite dugulako, geurea delako eta guk eutsi behar diogulako!!

    Ikasleak, irakasleak, familiak, eguneko zentrokoak, kantu poteokoak... denak elkartu eta ederto pasa genuen beste behin ere.

    BEGIRA, BEGIRA...

     

  • MIKEL GARMENDIA TXAPELDUNA IZAN ZEN OIANGUKO KROSSEAN.

    1. 2019-12-01

    Pasa den asteburu honetan, Oianguko parkean, Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako krossa ospatu zen.

    Bertan gure ikasle gutxi batzuk izan genituen arren, ederto korrika egin zuten guztiek. Bazkaria ondo irabazita iritsiko ziren etxera.

    Beraien artean MIKEL GARMENDIA IPARRAGIRRE 1.a izan zen benjamin mutilen kategorian.

    Beraz ZORIONAK KORRIKALARI GUZTIOI !! Eta bejondeizula Mikel!!

     

  • TRATU ONEN EGUNA 2019

    1. 2019-11-27

    Azaroaren 25ean EMAKUMEEGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA izan zen. 

    Guk ere urtero bezala ekintza ezberdinak burutu genituen genero berdintasunaren alde eta tratu txarren aurka kontzientziatzeko asmoz. 

    TRATU ONEN EGUNA izenarekin ospatu genuen aurtengoan eta horretarako dekalogo bat egin zuten gure ikasleek.

    BEGIRA, BEGIRA!!!

     

  • 2019-2020 DIRULAGUNTZA ESKAERAK (BEKAK)

    1. 2019-10-01

    Beka eskaerak egiteko epea urriaren 29ra arte da. Beraz, eskaera hauek egiteko asmoa duzuenoi, lehenbailehen eskolatik pasatzea gomendatzen dizuegu.

    Idazkaritzako ordutegia:

    Astelehenetik asteazkenera goizez 9:00tik 12:30era.

    Ostegunak eta ostiralak arratsaldez 14:30etik 16:30era. 

     

     

            

  • KLIMA ALDAKETAREN AURKA GU ERE!!

    1. 2019-09-27

    Gaur, irailak 27, klima aldaketaren aurkako hainbat ekintza deituta zeuden mundu mailan.

    Guk ere klima aldaketaren aurrean hainbat neurri hartu behar direla pentsatzen dugunez, jarduera batzuk burutu ditugu eskolan.

    Guretzako, eta batez ere gure ondorengoentzako, ez dagoelako B planetarik, ZAINDU DEZAGUN GURE LURRA!!!